jueves, 21 de mayo de 2015

PAPER BIRZIKLATUA EGITEN:

Pausuak:

1.Lehenik eta behin,egunkarietako papera zati handietan zatituko dugu.

2.Ondoren, ontzi batean zati txikiagoak egingo ditugu.

3.Beste ontzi handi batean, ura botako dugu.

4.Egunkariaren papera dagoen kuboa beste handiago batera botako dugu.

5.Ura pixkanaka-pixkanaka botako dugu papera dagoen kubora.

6.Irabiagailuarekin nahastuko dugu ore(papila) bat izan arte.

7.Ore hori minututxo batzuk uzten ditugu eta "molde" berezi batzuk orean sartuko ditugu.

8.Gero, kontu handiz, eskinetan dauden orea eskuarekin kenduko dugu.

9.Hori eta gero, beste "molde" bat jarriko dugu bestearen gainean, eta ahal dugun ura kenduko diogu.

10.Gainean jarri diogun moldea kendu, eta, ostean, egunkari baten goikaldean jarri eta "esponja" batez geratzen zaion ura kenduko diogu.

11.Kontu handiz "moldea" kenduko diogu eta bakarrik papera geratuko da.

12.Geroago, paper guztiak eginda daudenean, "prensa" izeneko gauza batean sartuko ditugu.



                                                               

No hay comentarios:

Publicar un comentario